kitarra zahartxo bat da, neretzat laguna

kitarra zahartxo bat da

1979an euri xume bat etengabe ari den herri txiki honetan jaio nintzen. Amumak haurtxo polita seaskan dago kantatzen zidan, dirudienez, negarrez erantzuten nion. Amak dioenez, negarrez eman nituen lehenego urte haiek…”zoratu arte negarrez”.

Chopin, Schumann, Bach eta horrelakoak ziren txikitan etxean entzuten nituenak. Aita musikaria eta ama irakaslea izanik, hoiexek izan ziren nire lehenengo pausotxoak mundu honetan. Egia esateko, niri telebistan agertzen zirenak gehiago gustatzen zitzaizkidan:  Dartañan eta Arturo erregea. Gure belaunaldian, “ochenteroak”,  telebista ume izan ginen.

Gaztaroan lagunekin rock eta punk musika taldeak ezagutzeko garaia heldu zitzaidan, beti parrandetan eta etengabeko jai giroak gu atrapatu arte. Bilbon, eta nola ez, gure herri txikian Ean, bizi ditudan une ahaztezinak.

Batxilergoko ikasketak bukatzear nengoen eta kazetaritza ikasi nahi nuen, baina… ikastetxean ezan ziguten bezala “Gaur egun, benetako karrera egin beharra dago: ingenieritza, empresariales, derecho edo horrelako zeozer, bestela jai duzue“. Nik amua barruraino irentsi nuen eta zuzenbide ikasketak hasi nituen. Karrera bukatu nuen, eta bertan lege eta kontzeptu asko ikasi nituen arren, hauxe da niretzat ikasitako latinajorik garrantzitsuena: In taberna quando sumus, non curamos quid sit humus.

Unibertsitatean Silvio Rodriguez, Benito Lertxundi, Milanés, Sabina, Leonard Cohen, Mikel Laboa, eta antzerakoak entzuten nituen. Antzinako casette haietan kantautoreen musika eta mundua erabat harrapatu ninduen. Orduantxe hasi nintzen nire lehen kantuak konposatzen…eta hasierako kontzertuak eskaintzen. Gaur egun, bide horretatik jarraitzen dut, nire kantuak konposatzen, kontzertuak eskaintzen eta diskoak grabatzen: karramarroen hiria (2006) eta Nora zoaz (2009).  Handik hona, Iparragirren kantak dioen lez, kitarra zahartxo bat izan da…neretzat laguna.

Karrera bukatu ondoren abokatu modura lan egiteko inungo gogorik ez nuenez, komunikazioaren munduan frogatzea erabaki nuen. Urte beteko masterra egin, eta bi enpresa ezberdinen komunikazio sailetan praktikak egin ondoren agentzien mundura heldu nintzen.

Azken sei urte hauetan Euskal Herriko agentzia eta enpresa ezberdinetan komunikazioa eta publizitate alorrak landu ditut. Zorionez, proiektu ugari eta erronka handiei aurre egin,  profesional eta lankide itzelak ezagutu eta lagun asko egin ditut.   Horrez gain, unibertsitatean eta master ezberdinetan klaseak ematen hasi naiz.

Esan gabe doa, karrera bukatu nuenetik nire buruan buelta-bueltaka publizitate agentzia propioa sortzeko erronka dabilela.  Pablo, Eneritz eta hiruron artean BURUTÜ sortu dugu: ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua.

Zuen laguntzaz, danon artean, etorkizuna gure esku dago.

Acerca de

BURUTU Agencia de publicidad y comunicación - Publizitate eta komunikazio agentzia

Publicado en burutërías / burutükeriak

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

¿Qué es burutustyle?
Un blog sobre publicidad, comunicación y marketing con imaginación y buen rollo de la agencia BURUTU
Zer da burutustyle?
BURUTU agentziatik elikatzen dugun bloga: publizitatea maite dugu!
A %d blogueros les gusta esto: