Bost esaldi

Kaixo lagunok!

Aste honetan bilera asko izan ditugu, eta ostirala heldu denez (azkenean eta zorionez…) behar dugun atsedena hartu aurretik gogoeta txiki bat egin dugu: kontua da bileretan esaldi berberak askotan aipatzen ditugula. Hona hemen burutukideak askotan botatzen ditugun bost esaldiak (modu naturalean, bileretan aipatzen ditugun bezala idatzi ditugu):

1. Milagritos a Lourdes.

Bezero askok publizitatea egitean euren enpresaren edo markaren emaitzak zeharo aldatuko direla uste dute . Eta gure uste apalean, orokorrean hau ez da horrela gertatzen. Sektore honetan lan egiten dugunok ez dugu inolako makiltxo magikorik eta gu ez gara zuek baino azkarragoak. Argi dago gure lanean profesionalak garela eta publizitatea, komunikazioa eta marketinaren aukerak ondo erabiltzen saiatzen garela, emaitzak lortzen laguntzeko. Baina besterik gabe. Ez eizuez espero Jesukristoren mirariak egiten hastea. Gauzak apurka-apurka egiten dira.

Zergatik? Badakigulako gure lanak positiboki LAGUNTZEN duela. Eta edozein markarako komunikatzea beharrezkoa dela. Hala ere, ez komunikazioak ezta publizitateak, ez dituzte sekulako emaitzak ekartzen bapatean.

2. Azken erabakia beti, zurea izango da.

Enpresa munduan (eta bizitzan, orohar) erabakiak hartu behar dira. Publizitatean ere. Horretarako beti aurkituko gaituzue ondoan, laguntzeko prest. Kontsultoreak gara, aholkulariak. Publizitatea, marketina eta komunikazioa maite ditugu eta gure iritzia emango dizuegu.

Hori bai, kontuan izan erabakia ZUENA dela. Bezeroena. Guk aukera guztiak eskaini eta aholkua emango dizkizuegu…pepito grilloren papera ederki beteko dugu. Zuen esku dago guri kasu egitea, ala ez.

3. Publikoak aztertu, neurtu, ezagutu behar dira.

Publizitate kanpainak egin AURRETIK gure publikoak non dauden, zer egiten duten, ezagutzen gaituzten, euren egunerokotasuna nolakoa den…aztertzea beharrezkoa da. Aldez aurretik ondo zehaztutako publikoa baldin badaukagu gure publizitate kanpaina askoz eraginkorra eta zehatza izango da. Ta seguraski, merkeagoa.

Kanpaina egiten den bitartean eta ondoren ere, publikoek zer dioten neurtzea komeni da. Horretarako ez dira inkestak egin behar, beste hamaika aukera daude gure eroslek diren (edo erosten ez digutenen arrazoiak) ezagutzeko. Internet bidez hamaika aukera gehiago.

4. Lasaaaaaaaaaaaaaai egonnnn

Enpresa arduradun batzuk 40 urte egon dira ia komunikazioan ezebez landu gabe, eta bapatean publizitatea egin behar dutela erabakitzen dute. Ondo, gu pozik, baina beti lasai hartzeko gomendatzen diegu. Gauzak ez dira egun batetik bestera aldatzen eta komunikazio estrategiak pasusuz pausu eraiki behar dira. Diru kopuru handiak gastatu barik, eta pixkanaka hartzen diren erabakiak erakundeari ondo azalduz.

Poliki, poliki.

5. Koherentzia

Marka denak komunikatzen dute. Guztiak komunikatzen du. Iragarkirik egin edo ez egin arren, zure marka komunikatzen ari da: ETENGABE. Horregatik, gure ustez ez du zentzurik: sekulako webgunea egitea eta zure zerbitzua ematen duten langileak bezeroa oso txarto tratatzea. Ezta dirutza gastatzea irrati kuinetan zure produktua ezagutzera eramateko eta gero produktu hori ezin topatu ibiltzea supermerkatuan.

Logikoena salmenta prozesua aztertzea eta modu koherentean eraikitzea da. Ondo aztertu behar dira bezero potentzialak eta zure bezeroak zenbatetan duten harremana zure markarekin (euskarriak, lekuak, momentuak, moduak…). Ondoren kanal guzti horiek hobetzen saiatu behar zara.

Bost esaldi hauek etengabe errepikatzen ditugu. Gure agentziaren nortasuna hasieratik markatuta daudelako eta bihotzez sinisten ditugulako.

Acerca de

BURUTU Agencia de publicidad y comunicación - Publizitate eta komunikazio agentzia

Tagged with: , , , ,
Publicado en Nos mojamos / Iritzia, we love advertising / publizitatea maite dugu

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

¿Qué es burutustyle?
Un blog sobre publicidad, comunicación y marketing con imaginación y buen rollo de la agencia BURUTU
Zer da burutustyle?
BURUTU agentziatik elikatzen dugun bloga: publizitatea maite dugu!
A %d blogueros les gusta esto: