Korrikaren kanpainak aztergai

1980an egin zen lehenengo korrika AEKren eskutik, aurtengoa 20.ena da jada. Hori dela eta, omenaldi txiki bat egin nahi izan diogu gurean. Edizio guztietako kanpainak ikusten aritu gara eta brandingari dagokionez gure gustukoenak zeintzuk izan diren azaldu nahi dizuegu. Has gaitezen!

Ezinezkoa egin zaigu lehenengo edizioa aipatu gabe hastea. Zuk ere esan bai euskarari izan zen eslogana eta Xabier Amurizak egin zuen abestia, estreinakoz, Korrika 1 izenpean. Oñatin hasi eta Bilbon bukatu zen korrikaldia eta egia esan, kartelaren diseinua begi bistara abstraktu samarra bada ere, ederra da, korrika horren ibilbidea adierazten baitu. Helarazi nahi zen mezuaren nortasun korporatiboa era ulerkor batean igortzen zuen.

Mundu bat euskarara bildu izan zen 2001eko korrikaren leloa eta egia esan oso ondo laburbildu zen euskararekin lortu nahi zena: euskararen alde ahalik eta jende gehien biltzea. Irudiari buruz ere gauza bera uste dugu, munduaren irudia ageri da gezi batek inguratzen duelarik, geziak 12 zenbakia irudikatzen du gainera, edizioaren zenbakia. Sinplea bezain esanguratsua. Fermin Muguruzaren Big Beñat abestiak jarri zion erritmoa eta Gasteiztik abiatu zen Baionara iritsi arte.

Nork ez du gogoratzen Gozategiren Euskal Herria Korrika  abestia? Ba 1997ko korrikaren doinua izan zen, lelo bera zeukan 10. edizioarena, hain justu. Diseinuari dagokionez, bide bat simulatzen duen 10 bat da, 10. edizioa izanik ordura arteko ibilbidea era bisualean adierazita.  https://www.youtube.com/watch?v=m775XtrYhKE

Maitatu, ikasi, ari… Euskalakari  izan zen 7. edizioko eslogana, Trebiñutik Donostiara egin zen Gose taldearen Pausoz pauso euskalakari abesti teknoak lagunduta. Hitz solteekin esanahi bat osotzea lortu zen, hitz jokoarekin nahi bat deskribatzea. Irudia ere adierazgarria da: hitzaren “k” bat korrika balego bezala irudikatuta.

Azken aurreko korrikaren leloa Euskahaldun izan zen, euskaraz bizi ahal dela iradokitzen du, euskaraz bizi nahi duen target horri zuzenduta. Urepelen hasi eta Bilbon bukatu zen Denok korrikara abestiaz lagunduta. Kartelen diseinua oso koloretsua da, koloreetako akuarelez bustita balego bezala, alaia da, positiboa.

Amaitzeko, aurtengo edizioko kanpaina aipatu nahi dugu, 20.a. Martxoaren 31an hasi zen Otxandion eta Iruñean bukatuko da Zirkorrika izeneko abestiaren erritmo azkarrarekin. Bat zuk da aurtengo slogana, bat egitearekin lotutako esaera, zuzena. Aurtengo kartelen diseinua ere koloretsua da.

Zein da zure gustukoena?

Anuncios
Acerca de

BURUTU Agencia de publicidad y comunicación - Publizitate eta komunikazio agentzia

Tagged with: , , , , , , , , , ,
Publicado en branding, campañas originales / iragarki originalak, Sarean euskaraz, Un poco de todo / denetarik apurtxu bat

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

¿Qué es burutustyle?
Un blog sobre publicidad, comunicación y marketing con imaginación y buen rollo de la agencia BURUTU
Zer da burutustyle?
BURUTU agentziatik elikatzen dugun bloga: publizitatea maite dugu!

Error: Twitter no responde. Por favor, espera unos minutos y actualiza esta página.

A %d blogueros les gusta esto: